Skip to main content

LH 3 eta LH4. mailako ikasleak Astitzen

Irudia
Astitz

Lehenengo egunean, aterpetxera ailegatu, bertako monitoreak ezagutu eta logeletan gauzak utzi zituzten. Dena antolatuta, libre izan zuten hamaiketakoa jateko eta herritik jolasteko. Ondoren, bazkal ordua ailegatu zen, indarrak hartu eta basotik paseatzera joateko prestatu ziren. Eguraldia lagun, basora joan eta bertako animaliak, landareak… behatzeko aukera izan zuten, oso paseo polita izan zen eta monitoreen azalpenekin gauza berriak ikasteko ere baliagarria izan zen. Aterpetxera bueltatzen hasi baino lehen meriendak hartu zituzten. Oraindik lehen eguneko emozioak nekeari gailentzen zitzaionez, harrapaketa jolas batzuk egin zituzten afaldu aurretik. Gero, afaldu eta egunari amaiera emateko artisten jolasa egin zuten. Joki horretan, batzuk artistak eta besteak sortutako eskulturak ziren, horrela erlaxatu eta deskantsatzera joan ziren. 

Hurrengo egunean gosaldu zuten eta mendira oinez joan ziren, bertan Mendukilo kobazuloaren bisita egin zuten. Bazkal ordurako Astitzera bueltatu ziren. Bazkaldu eta denbora libre izan zuten. Gero, ingurua apur bat ezagututa horren inguruko jolasak egin zituzten eta baita ere buztinarekin maketak egin. Eguna bukatzeko desiratutako disko gaua izan zuten. 

Azken egunean, gosaldu, hainbat jarduera egin, denbora libreaz gozatu eta bazkaldu ondoren Astitzi agur esateko momentua ailegatu zen. Hiru egunetan dena emanda, autobusean igo eta Agurainera merezitako deskantsua hartzera.

Azken albisteak

Bagatoz aldi berrirako irudi berriarekin! Bagatoz betiko balioekin eta proiektu berriekin! Bagatoz, indar berriz!
Familien eta ikastola arteko lehenengo bilera.