Skip to main content

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan dugun helburu nagusia gure ikasleei, hemendik ateratzean beharko dituzten tresnak ematea eta gure irteera profila duten ikasleak heztea da.

Horretaz gain, elkarlanean jarduten, arazo ezberdinei aurre egiten, proiektu eta erronka ezberdinak ebazten, proba ezberdinei erantzuten eta autonomiaz jokatzen dakiten ikasleak trebatu nahi ditugu.

EKI metodologia

Helburu guzti hauek lortzeko, LAUTADA Ikastolan EKI metodologia erabiltzen dugu. Ikastolen Elkarteak sortutako ikasmaterial bat da, eta DBHn eta LHn ezartzen da.

Euskal curriculuma abiapuntu harturik eta ikaslearen irteera-profila helburu nagusia izanik, konpetentzietan oinarritutako hezkuntza proiektua eskaintzen du EKI proiektuak.

Irudia
EKI proiektuaren logoa

 

Ikasleak egoera erreal baten aurrean jartzen dira eta, irakaslearen laguntzarekin, egoera horretan behar dituen baliabideak bilatzen eta erabiltzen ohitu behar du; bakarrik nahiz talde-lanean. Gero edukiak eskuratzeko, integratzeko eta egoera berrietara transferitzeko gai izango dira, irtenbideak aurkitzen saiatzen. Ikaslearen irteera-profila garatzen lagunduko duten konpetentzia espezifikoez gain, oinarrizko konpetentziak ere lantzen dira ikas-arlo guztietan.

Halaber, ikaslearen garapen osoa aintzat hartzen duen ebaluazio hezitzailea proposatzen du, EKI proiektuak, behaketan, jarraipenean eta eguneroko lanean oinarrituta.

Hobeto ikasteko prozesuetan jartzen du azpimarra EKI DBHko konpetentzien ebaluazio proposamenak, ez da azkenengo emaitzan soilik oinarritzen.

Informazio gehiago, Ikastolen Elkarteko webgunean: