Skip to main content

Haur Hezkuntzan, bi zikloak modu bateratuan dihardugu lanean. Etapa honetan fokoa jarri eta behar duen garrantzia ematea beharrezkoa deritzogu, pertsona ororen bizitzan duen garrantzia balioan jarriz.

hIZAN

2. zikloari dagokionez, hIZAN proiektua oinarritzat harturik egiten dugu lan, zeina Ikastolen Elkartearen eskutik datorren. Proiektu honen oinarria haurra ulertzeko moduan datza; haurraren segurtasuna bermatzea ezinbestekoa da, helduon papera eraldatuz. Haurrek sentitu behar dute ondoan duten helduak euren gaitasunetan konfidantza duela. Egiten utzi, prozesuan bidelagun izan eta garapen pertsonalerako testuinguru egokia eskaintzen duen heldua izan nahi dugu.

Irudia
hizan haur hezkuntza

Pentsaera hori jarraituz, zirkulazio librearen egitura pedagogikoa ezarri zen. Haur Hezkuntzako gelak adinaren arabera banaturik daude eta horiek dira haurren erreferentziazko taldeak; modu horretan, haur bakoitzari bere lekua bilatzen laguntzen diogu, erritmo eta gaitasun desberdinak errespetatzen diren heinean. Adin desberdinen arteko zirkulazioak ezagutza eta gaitasun horiek elkarbanatzea ahalbidetzen diete, askatasunez espazio eta ekintzak aukeratuz eta mota desberdinetako harreman-egoerak izateko bideak irekiz.

KUKU

Eraldaketa horien baitan, KUKU programarekin hasi ginen. Oinarrizko emozioak eta ahozkotasuna lantzeko hezkuntza programa bat da. Modu sistematikoan norbere emozioak ezagutzea, adieraztea eta kudeatzen ikastea du helburu. Izan ere, gure emozioak ezagutuz, besteenak ere hobeto ulertuko ditugu.

Oinarrizko sei emozio lantzen dira: poza, tristura, haserrea, beldurra, sorpresa eta nazka. Horrela, trebetasun sozioemozionalak garatzeak haurrei beraien burua ezagutzen laguntzen die, harremanak hobetzen eta etorkizuneko erronkei aurre egiten.

Hauek dira KuKu programaren gako nagusiak:

  • Haurraren izate osoa errespetatzen da.
  • Haurraren emozioak dira protagonista.
  • Komunikazio eta hizkuntza gaitasunetan jartzen du azpimarra.
  • Ekintza autonomoan oinarrituta dago
Irudia
kuku

Honekin batera, Haur Hezkuntzako etapan garrantzia ematen diogu kontzientzia fonologikoaren arloari eta psikomotrizitateari. Psikomotrizitate Praktika mugimenduaren bidez umeen heltze psikologikoa helburu duen praktika bat da. Haurraren berezko ekintzari (ekintza espontaneoari) ematen dio lehentasuna, bere adierazkortasun psikomotorra bultzatzeko. Haurra eraikitzen eta bere eraikuntza-prozesuaren protagonista den izaki bat da. Espazio eta denboren pedagogian oinarritzen da. Umeak “jolasteko eta mugitzeko plazerretik pentsatzeko plazerrera” doan prozesua garatu dezake psikomotrizitate gelan. Gela horretan psikomotrizistak era aktibo eta enpatikoan laguntzen du umearen heltze prozesua.

Ondorioz, Psikomotrizitate Praktika norberaren identitatearen hazkuntza eta garapen prozesuak estimulatzeko baliabide pribilegiatua da, joko espontaneotik abiatuta, pertsonaren garapen harmonikoa

Irudia
p1e1jmqtdfe7gr57htj784beq.jpg
Irudia
prudentzio danborrada 2_0.jpg
Irudia
p1fn6amdidnhs17e98h91ev41j5q6.jpeg
Irudia
13e60305-d27b-469b-8082-1f74ea54ecfe.JPG