Lehen Hezkuntzako etapa honetan pertsona era integral batean garatzea dugu xede arlo soziala eta afektiboa kontuan hartzen. Horretarko ikaslearen ingurun hurbiletik abiatzen gara, ikas-egoera ezberdinak plantetzen eta jakin-mina pizten. Horrez gain, aipatu ahal ditugu adibide bezala ikas-estretegiak, euskararen kontzientzia, adimen-emozionala eta naturarekiko errespetua lantzen dugula.
KIMU
Lehen Hezkuntzako lehenengo hiru mailetara bideratutako proiektua da. Errealitate hurbileko egoeretan kokatzen du ikaskuntza eta ikasleen funtsezko konpetentziak garatzea du helburu.
LH 1. eta 2. mailak hiru proposamen didaktikotan egituratu dira: Erronka, Euskara eta literatura eta Matematika. LH 3. mailan Lengua castellana y literatura ere gehitzen zaie.
Proposamen didaktikoen arteko koherentzia, lotura eta osagarritasuna bermatu eigten dira, irakaskuntza-prozesua ikuspegi global batetik diseinatzen laguntzeko. Proposamen bakoitzak, halaber, malgutasunez planifikatzeko eta erabiltzeko aukera eskaintzen du.
EKI LH
LHko azken hiru urtetan eta DBHn erabiltzen den proiektua. Ikaslea bere ikaskuntza prozesuaren jabe bihurtuko da.
Horretarako, besteak beste, autozuzenketa eta autorregulazio-jarduerak eskainiko dizkiogu, autonomia, motibazioa, esperimentazioa eta pentsamendu kritikoa sustatuz.
Ebaluazio hezitzailea bideratzeko tresnak eskura izango ditu irakasleak: zertarako, zer eta nola ebaluatu.
Informazio gehiago, Ikastolen Elkarteko webgunean: