Pasaden ostegunean LH 6. mailako ikasleek, Meta Finalen eskuz, Arabako Foru Aldundiak antolatutako bizikletaren erabilera sustatzeko ikastaroa jaso zuten.
Helburua, eguneroko bizitzan, bizikleta garraiobide bezala erabiltzea bultzatzea da, ingurumena zaintzeko eta bakoitzaren osasuna hobetzeko. Horretarako goiz osoan zehar saio teorikoak zein praktikoak jaso zituzten.
Bertan, bizikleta zertarako erabili azaldu zitzaien. Ondoren, ikusita horren garrantzia, nola ibili bizikletekin landu zuten, hau da, ekipamendua, txirrindularitzako arauak, segurtasun arauak eta bizikletaren oinarrizko mekanika.
Behin saio teorikoa bukatuta, ikasitako guztia praktikara eraman zuten. Esparru segu batean, herrian topatu ahal diren ikurrak erakutsi zieten eta bizi ahal dituzten egoera erreal desberdinak jarri zizkieten. Ondo menperatzen zutela ikusitakoan, herritik ibilbide bat egin zuten dena praktikatuz.
Ikasleek asko ikasi eta disfrutatu zuten. Gainera, bukatzeko beraien bizikleta konpontzeko eta seguruago bihurtzeko hainbat opari jaso zituzten.
Lautada Ikastola