Skip to main content

Pasaden astean, gure ikasleak Gau Beltzean murgildurik ibili ziren, tradizio honi eusteko ahaleginean ekintza desberdinak eginez.

GAU BELTZA: OSPAKIZUN BAT BAINO GEHIAGO

Irudia
Gau Beltza

Gau beltza, Arimen gaua…izen desberdinak hartzen dituen ospakizuna dugu urriaren 31koa. Hain ezaguna eta zabaldua den Halloween egunaren euskal aldakia dela diote askok, baina inola ere ez genuke hori defendatuko. Ez da azken urteotan hutsetik sorturiko zerbait eta usadio hau berreskuratzeko egiten diren ahaleginek erro sendoak dituzte gure historian.

 

Gurean, euskal kulturari eta batez ere nekazal guneei loturiko tradizioa dugu Gau Beltza ospatzearena. Beldurra edo izua zabaltzeaz haratago, hildakoen arimei bidea erakusteko xedea izan du, baita espiritu txarrak uxatzearena ere. Gauak badu bere memoria, baita gure arbasoen ikuspegia agerian uzteko gaitasuna ere.

 

Gure ikasleak usadio honetara hurbiltzeko asmoz, beste urte batez Lautada Ikastolan burubelarri jardun dugu egun hau prestatzeko. Etxetik izara zaharrak ekarri, kalabazak hustu ondoren argiztatu ahal izateko edota janari-eskaintzak, guztia euskal ohitura zahar honi bizirik eusteko asmoz. 

 

Haurrak gurera hurbiltzea, geure sustraietara lotzea. Egun beltz baten, argia piztea; kalabazak arimak lez, geuk ere gure haurrak argirantz, geurea den horretara, bideratuz. Gure kultura ondarea helarazteko modu erakargarri bati eustea. Iluntasuna gauza ilun gisa ez, baizik eta ikusezina, arbasoena, geura dugun lekua lez besarkatzeko gonbidapen modura bizitzea.

 

ILUNEAN ARGIA, MANTEDU DEZAGUN GEUREA DENA!

Azken albisteak

Nafarroako produktuak kontsumituz, bertako ekoizleak eta euskalgintza babesteko aukera
Urriak 24an ikasturteko lehenengo auzolana egin zen eta a zelako giroan aritu ziren elkarlanean!