Egia da Hamasek eta Israelgo Gobernuak su-eten akordioa sinatu zutela bart. Su-etena gauzatzeak arindu egingo luke Gazako herritarren sufrimendua eta hori berri ona da, zalantzarik gabe. Hala ere, aurrez egindako akordioak Israelgo Gobernuak nola urratu dituen ikusita, su-etena gauzatu dezan presio egiten jarraitu beharra dago maila guztietan. Exijitzen dugu Gazako herritarren aurkako eraso oro eten, eta, gosete nahiz hondamendi egoerari aurre egiteko beharrezkoak diren baliabide guztiak berehala bideratzea. Horrez gain, behin betiko amaitu behar da Palestinar Herriak hamarkada luzez pairatzen duen kolonizazio eta genozidioa.
Horregatik Gure haurrak ere badira ekimenarekin bat berriz ere egin genuen bat, eta Palestinako ikurrina denon artean patioan irudikatu genuen urriaren 9an.