Skip to main content

Palestinarekin elkartasuna

Irudia
Palestina

Egia da Hamasek eta Israelgo Gobernuak su-eten akordioa sinatu zutela bart.  Su-etena gauzatzeak arindu egingo luke Gazako herritarren sufrimendua eta hori berri ona da, zalantzarik gabe. Hala ere, aurrez egindako akordioak Israelgo Gobernuak nola urratu dituen ikusita, su-etena gauzatu dezan presio egiten jarraitu beharra dago maila guztietan. Exijitzen dugu Gazako herritarren aurkako eraso oro eten, eta, gosete nahiz hondamendi egoerari aurre egiteko beharrezkoak diren baliabide guztiak berehala bideratzea. Horrez gain,  behin betiko amaitu behar da Palestinar Herriak hamarkada luzez pairatzen duen kolonizazio eta genozidioa.

Horregatik Gure haurrak ere badira ekimenarekin bat berriz ere egin genuen bat, eta Palestinako ikurrina denon artean patioan irudikatu genuen urriaren 9an. 

Azken albisteak

1950.hamarkadara arte Euskal Herrian bizirik iraun zuen jaia eta ohitura.
"Euskaraz bizi nahi dut"  produktuak ikastolan salgai