Skip to main content

IKASTOLAK

Irudia
Marka berria

Irailaren 25ean, Bergarako ekitaldian, Ikastolok marka berria estrenatu genuen “IKASTOLAK”, Ikastolen Elkartea ordezkatu duena. Bagatoz indar berrituta, aldi berrirako, irudi berriarekin, baina, betiko balioekin eta proiektu berriekin! 

 

IKASTOLAK hitzak berak deskribatzen baitu ongien gure komunitatea, 115 ikastolak, 46.000 familiak, 55.500 ikaslek, 3.700 langilek eta milaka ikastola lagun eta ikastolazalek osaturikoa, “eta batez ere, zenbakiak baino askoz haratago iritsi nahi duen proiektu herritar bat”, ekitaldian azpimarratu denez: “Biharko euskal herritarrak gaurtik hezten dituen hezkuntza sare eraldatzailea osatzen dugu”.

 

Erronka berriak ditugu euskal gizartean eta ikastolek ilusioz heltzen diegu erronka berriei, ikuspegi berrietatik jardunez, egitasmo berriak sortuz, erantzun berriak eskainiz. 

Azken albisteak

Familien eta ikastola arteko lehenengo bilera.
Ikasten, partekatzen eta elkarrekin hazten jarraitzeko momentua heldu da.