Skip to main content

AZAROAK 25: Emakumeen Aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko eguna

Irudia
.

Beste urte batez, suertatu da azaroaren 25 eguna iritsi izana. Denok egutegian (eta bizitzan ere ausartuko ginateke esaten) markaturik edukitzen dugun eguna.

Ez dakigu existitu beharko litzatekeen, agian ez, akaso hobe litzateke egun hau markaturik edukiko ez bagenu. Baina historiak bultzatu gintuen egun hau gorderik edukitzera. Hainbat eta hainbat bizigabekeria, zapalkuntza eta gutxieste jasan behar izan dituzte emakumeek, emakume izanagatik. Bidezkoa ote? Noski ezetz.

Horregatik, Lautada Ikastolan egun hau jorratzen jarraitzen dugu, eta jarraituko dugu behar den denbora guztian. Haurrak zein nerabeak sentsibilizatzea ere badelako gure erantzukizuna eta zeregina. Bakoitzak bere modura, ulermen-maila eta ezaugarriak aintzat edukiz, baina lantzea. Muralak eginez, ipuin-kontaketen bidez edo elkarrizketak sortuz landu dute gure ikasleek Emakumeen Aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko egun hau.

Ezer ez daukagu ospatzeko, baina bai aldarrikatzeko. Gorputzetik eta ikastolatik, borrokan jarraitzen dugulako.

EZ GINEN ATZERA EGITEKO JAIO!

Azken albisteak

LH 6. mailako ikasleek, Meta Finalen eskuz, Arabako Foru Aldundiak antolatutako bizikletaren erabilera sustatzeko ikastaroa jaso dute.