Skip to main content

LH 5 eta LH6ko ikasleak Allon

Irudia
Jolasa

LH 5 eta 6. mailako ikasleak hiru egun (Urriak 1,2 eta 3) pasa dituzte Alloko barnetegian (Tahona etxean). Bertan, Alloko sekretu izkutuenak, jolasak, ohiturak, inguruak...etab ezagutzeko aukera izan dute. Nafarroko inguru hauen ezagutzan, euskera eta euskal kultura izan dute gidari.  Alloko herria eta bere erdi aroko sekretuak ezagutzeaz gain, Arellano herria eta bere dorrea ezagutzeko irteera bat ere egin dute. Bertara iristea esfortsu fisikoa izan bada ere, 6km oinez egin zituzte. Arellanoko dorrera igotzea eta geroko, atseden eta bazkariak pena merezi izan du.  Neka neka eginda bueltatu dira ikastolara, baina bihotzak beteta, ikaskideen artean ezagutzeko eta lagun egiteko aukera izan dutelako eta bertako begirale zein sukaldariaren goxotasuna jaso dutelako. 

 

Mila esker, Alba, Enara, Saioa, Amaiur eta Mariluz gu hain ondo zaintzeagatik.

 

 

https://youtube.com/shorts/Zlr9jQNgBvA?feature=share

Azken albisteak

LH 3. eta LH4. mailako ikasleak, kurtsoari hasiera ona emateko, euskara indartzeko eta talde kohesioa lantzeko barnetegia izan dute. Hiru egunetako barnetegia topera aprobetxatuta.
Bagatoz aldi berrirako irudi berriarekin! Bagatoz betiko balioekin eta proiektu berriekin! Bagatoz, indar berriz!