Skip to main content

LH5 eta LH6 Sobron Abenturan

Irudia
Abentura Sobron

LH5 eta LH6ko ikasleek naturan gozatu aukera paregabea izan zuten, aire-librean. Sobron aldera abiatu ziren 9:00etan puntu-puntuan autobusa beraien bila joan zen. Ondoren, paddle-surf ekintzaren zain egon ziren iritsi berri. Egia esateko pixka bat nagia ematen zuen hasieran ur hotza probatzea,baina neoprenoa jantzita gauzak aldatu ziren. Lakuan lehenengo jolasetan ez zuten urera erori nahi, orekari eutsi nahi zuten. Baina eguzki izpi batzuk atera eta… uretara azkar batean!

Ekintza polita ere izan zen LH5 eta LH6ko ikasleen arten gehiago elkar ezagutzeko. Izan ere, nahiz eta egunero ikastolan elkartu batzuetan ez dute elkar ezagutzen. Garrantzitsua ikusten dugu urte ezberdinen arteko harremanak indartzea. Ez bakarrik ikasleak, Teresa, Ion eta Ainhoarekin batera harremana indartzeari ekin zioten. Zein ederra!

 

https://youtu.be/hnpqc8jNIBg

 

Azken albisteak

BATEKIN eta AFARABA elkarteekin batera elkarlanean.
Aurten ere ostegun honetan Lardero eguna ospatu zen.