Irudia
Pasaden asteazkenean LH 3 eta LH 4ko ikasleek Vital fundazioko, Aulas verdes tailerrean parte hartu zuten. Hasieran 10, 15 minutuko teoria jaso zuten. Bertan, elkartearen zereginak ezagutu zituzten. Gero, natura zaintzearen eta gure gertuko produktuak erabiltzearen garrantziaz jabetu ziren. Ondoren, km0 ditugun produktuak ikusi zituzten.
Azkenik, produktu naturalekin sukaldatzen egon ziren, marmelada egin zuten, potetxoetan sartu eta bakoitzat opari moduan etxera eraman zuten.
Lautada Ikastola