
Bigarren hiruhilekoa pasa zen baina oraindik emozioak gertu sentitzen dituzte LH6ko ikasleak, geure barru-barruan. Izan ere, LH6ko ikasleak elkartasuna adierazi behar zuten eta horrela egin zuten. BATEKIN elkartearekin batera harremanetan jarri ziren eta AFARABA eta Aguraingo herriko txoko batera ere gerturatu ziren; Aguraingo eguneko-zentrora. Bertan gainera ikasle baten amona topatu genuen. Ederra benetan bertan izandago esperientzia. Geure autoestimua erraz indartu egin zen haien piropo guztiekin.
Bukaeran diru guztia ikasleekin zenbatu eta erabaki zen hortik 100€ AFARABARI ematea erabaki zuten. Beste erdia geure ikastolari ematea pentsatu zuten, liburutegiko proiektuari.
Eskerrak eman nahi dugu gelako familiei, bertan ama artista bat izan dugu produktu ederrak sortzen. Baina guraso edota aiton-amona sukaldari oso onak. Pintxoak, bizkotxoak izan genituen eta saldu ahal izan genituen.