Skip to main content

Agate Deuna

2025/02/07
Irudia
Agate Deuna

Geure ohitureei eustea gustatzen zaigu Euskal Herrian eta kantatzea da horietako bat: gustatzen zaigu, eta are gehiago kuadrilan egiten badugu. Eta horixe egiten dugu urtero otsailaren 4an, Santa Ageda bezperan. Baserritar jantzita eta makila eskuan hartuta, Aguraingo kaleetan murgildu ginen. 

Ospakizun kristaua eta paganoa da, aldi berean. III. mendeko Siziliako Birjina eta martiria izan zen Santa Ageda, eta Quinciano tiranoari ezezkoa emateagatik bularrak moztera kondenatu zuten.

Emakumeen zaindaria da, eta ahalmen ugari dituela esan ohi da: suteak saihesten, espiritu txarrak eta aziendaren gaixotasunak uxatzen, uzta ona ekartzen eta migrainak eta zefaleak sendatzen omen ditu.

Lehenengoak DBHko ikasleak izan ziren; haiek goizean atera ziren; gero, arratsaldean LHko ikasleak. HHkoek ikastolako patioan abestu zuten. Lope de Larreako eskolako ikasleekin San Juan plazan elkartu ginen. Hortik abesten eta eskean jarraitu genuen. Bukatzeko Santa Maria enparantzan merienda handi bat prestatu ahal izan zen. Aguraingo biztanleak badira eskuzabalak. Askok txorizo eta gazta ere eman ziguten…

ESKERRIK ASKO!

 

Irudia
IMG_8797.jpg
Irudia
IMG_8780.jpg
Irudia
IMG_8787.jpg
Irudia
IMG_8791.jpg
Irudia
IMG_8792.jpg

Azken albisteak

2024-12-23
Beste urte bat pasa da eta oporrak hartu baino lehen HARRESI aretoan elkartu gara NEGUKO JAIALDIA ospatzeko.
2024-12-17
Euskarak oporrak ez dituelako, ARITUZ: oporretan euskararekin gozatzeko bilduma.