Skip to main content

Euskararen eguna

Irudia
Euskararen eguna

Atzo, abenduak 3, EUSKARAREN EGUNA izan zen eta Lautada Ikastolan ederto ospatu genuen, beti ere euskara ardatz izanik. Ikasleek hainbat ekintza egin zituzten. HHkoek GORA KOPAK ikuskizunaz gozatu zuten, LHkoek EGURREZKO JOLASETAN igaro zuten goiza topera eta DBHkoek filmak ikusi zituzten, lehen zikloak AUPA ETXEBESTE eta bigarrenak BERRI ONA. Goizeko ekintzak amaiturik, frontoian elkartu ginen guztiok, bai ikasle, irakasle eta guraso ere, zelako giroa! Ikasleek eginiko konpromisoaren truke pintxo bana jan genuen eta eguna amaitzeko denon argazki bat atera genuen. Mila esker laguntzera eta gurekin ospatzera gerturatu zineten guztioi, denon elkarlanak sustatzen du gure hizkuntza eta bihotza!

 

Azken albisteak

1950.hamarkadara arte Euskal Herrian bizirik iraun zuen jaia eta ohitura.
Palestinako ikurrina denon artean patioan irudikatu genuen