Beste urte bat pasa da eta oporrak hartu baino lehen HARRESI aretoan elkartu gara NEGUKO JAIALDIA ospatzeko. Aurten berezia da. Duela bi urte polikirodegian egiten hasi ginen bainan, obrak direla eta, Harresira bueltatu behar izan gara, eta asko garenez, 2 txandatan egin dugu. Bi txandetan bertsoekin hasi eta bukatu dugu; LH 5 eta 6 koak artistak dira!. Bitartean talde ezberdinek dantzak eta kantak egin dituzte: Olentzero, eguzkiloreak, kax-kax atean, elurra mara mara……... Polita izan da LH4koek Benito Lertxundiri egin dioten omenalditxoa bere eszenatokietako agurrean; bere 2 kanta dantzatu dute.
Saskien zozketa, aurten 18 saski!, ere klasiko bat da eta ezin zen falta. Eta kanpoan, beti bezala, ikasleen taberna. DBH 2 eta 3ko ikasleek bere ikasbidaiarako dirua lortzeko asmoz, antolatu dute taberna, gurasoen laguntzarekin, eta saskien zozketa.
Bukatzeko, nola ez, irakasleen ikuskizuna. Pentsarazi egin digute. Mezua hortxe utzi dute, nork jasoko du?
Eta honekin agur esaten diogu hiruhilekoari eta urteari.