Atzo Euskararen eguna ospatu eta aldarrikatu zen Lautada Ikastolan. Astelehenenean
prestatutako txapak eta pegatinak jantzi zituzten. Bat-batean zirko-tailerrarekin hasi zen. LHko
guztiek gozatu zuten eta haien trebetasuna adierazi edo lehenengo aldiz trebatzeko.
DBH 1 eta 2koak antzezlan bat ikustera joan ziren Harresi aretora "Inpro komeriak" bertan ikasleek ere parte hartu zuten modu aktiboan. DBH 3 eta 4koek mintzodromo izan zuten eta bertan talde ezberdinak gai ezberdinak jorratzeko. Lautada Riders taldeko bi kide etorri ziren Ibai eta Urki, ikusgarria da ze nolako abiadura hartzen duten. Asko gozatu zuten haien trikimaluak ikusten eta baten bat probatzeko aukera ere izan zuten. Iago Txintxurreta ere ikastolara gerturatu eta bertan parte hartu zuen. Zaldien munduan murgildu ziren berarekin batera, polita izan zen eta zenbat ikasi zuten. Ane Aspe Badaiotz Herri Kirol taldetik etorri zen, oraindik emakume gutxi dira Herri Kiroletan ibiltzen direnak. Aupa zu! Laugarren taldean Oier irakaslea Zalduondoko inauteriari buruz hitz egin zuen.
Eskerrik asko ikastolara gerturatu zineten guztiak, euskararen alde kristonekoa egin duzue!