Skip to main content

Miren Ros gure artean

2024/09/25
Irudia
Miren Ros

Azkenengo egun hauek egun bereziak izan dira. Izan ere, gure artean Miren Ros izan da. Psikogoloa hezitzailea eta Bidelagun proiektuaren sortzailea da. Proiektu horretan Mirenek haur eta gazteengan kontzientzia eta sentsibilizazioa piztu nahi du baina horretaz gain familian pantaila eta sare sozialen inguruko erabakien aurrean laguntza eskaintzen du. Bere oinarrietan seme-alaben gelako familien konrpomisoa tartean dago.  

Hori dela eta, astelehenean eta asteartean Miren Ros gure ikastolara etorri zen eta LH5, LH6 eta DBHko geletatik pasa zen. Gogorarazten du haurrek eta nerabeek ez dutela mugikorrik behar. Gainera, aipatzen du "Guraso guztien artean lortzen dela indarra, konpromezua eta ardura". Beraz, adineko edota gelako gurasoak batera jokatzen indartsuagoak dira.


Mila esker Miren, plazer bat izan da!

 

Irudia
IMG_7536.jpg

Azken albisteak

2024-09-19
15 egun on besterik ez daramagu ikastolan baina erabat murgilduta gaude 24-25 ikasturtean
2024-09-09
Urtero bezala, ikasleak klasera bueltatu bezain pronto gurasoekin bilerak egiteko momentua heltzen da