1990eko maiatzaren 17an, Osasunaren Mundu Erakundeak (OMS) homosexualitatea ezabatu zuen gaixotasun mentalen zerrendatik. Bazen garaia ezta? Gauza da horrek aurrerapauso handia suposatu zuela. Sexuorientazio eta nortasun jakin batzuk gizartearen berezko aniztasunaren bereizgarri gisa aitortu ziren. Azken hamarkadan, maiatzaren 17a LGTBIQ+ aurkako gorroto eta indarkeria mota ororen aurkako eguna bihurtu da. Beraz, egun honetan lortu denez ospatzeaz gain gogorarazteko eta salatzeko ere balio du. Izan ere, oraindik pertsona homosexual, bisexual eta transexualek sufritzen duten diskriminazioa salatu behar da. Eta haien eskubideak mundu guztian aurrera egitea.
Hori dela eta, ikastolan LIP DUB txikitxo bat patioan aurrera eraman zen. Nahi izan zuten guztiek parte hartu zuten. Batzuei dantza eta gorputza mugitzea lotsa ematen zaien arren, parte hartzera animatu ziren, babesa eman nahian. Beste batzuk gorputza pixka bat astinduz ederto pasa zuten. Aste osoan zehar ere NAIZENeko material ezberidnekin tutoreek ere gelan lanketa handia egin dute. Pausoz-pausu aurrera!
Agurainen eta Lautada mailan ere ZOKORRAK taldeari asko eskertu behar diogu. Gorrotoak gure herrietan gorrotorik ez duelako aldarrikatzen dutelako.
ESKERRIK ASKO EGITEN DUZUEN LANAGATIK! AUPA ZUEK!