Irudia

Inauteriak pasata lehen hezkuntzako 3. eta 4. mailako ikasleak Astitzeko barnetegian egon dira hiru egunez. Nafarroako herri honetan, Lekunberri ondoan ikasleek oso ondo pasa dute. Eguraldiak lagunduta: mendi irteerak egin dituzte, naturarekin lotutako jarduerak, zentzumenak lantzeko dinamikak, gorputz adierazpena, eskulanak, herri kirolak, han dagoen Mendukillo leizea bisitatu dute⦠Azken gauan barnetegietan falta ezin den disko festa ere izan dute. Gelakideen eta bi mailen arteko harremanak ezin hobeak izan dira egonaldia bikaina izanez.