Skip to main content

Komunitate Proiektua LHn

2024/02/24
Irudia
Komunitaterako Proiektua

 

Aurreko ostiralean Komunitaterako Proiektuaren ikasgaiaren barruan LHko ikasleak elkartu ziren haien artean egindako lan guztia aurkezteko. Kurtso hasieran Aguraingo Sandra Rogruidez Martin zinegotziak ikastolarekin harremanetan jarri zen. Ikastolako idazkaritzan gutun bat jaso zuten bere izenean. Bertan, eskatzen zen mesedez ea posible litzateke konponbide bat plasikoaren erabilera murriztu eta zabor gutxiago sortzeko. Guztiz ados, ikasleek komentatu zuten hamaiketakoa askotan plastikozko poltsatzoetan ekartzen zituztela. Beraz, zaborra eta birziklapenaren gaia landuz konponbide ezberdinak ateratzen joan ziren. 

Horien artean etxetik ekartzen den hamaiketakoa tupperretan; gehiagotan erabili behar direla adostu zen. Bestetik, birziklapenaren garrantzia. Gainera, ikastolako patioa txukun mantentzeko LHko ikasle batzuen artean proposatu zuten astean behin txandakatuz ikasleak eurek garbituko zutela. 

Beraz, nahiko pozik emaitzarekin. LHko gela guztiak maketak, posterrak, kartelak eta artelan ezberdinak erakutsi ziren. Denak lurretik lortutako edo ikasleek sortutako zaborrarekin sortu zituzten.

 

Azken albisteak

2024-11-17
Azaroaren 14an kanpaina eder bat heldu zitzaigun.
2024-11-12
We became real bakers for one day!