Skip to main content

Neguko jaialdia

2023/12/24
Irudia
Neguko Jaialdia

Ostiralean denok 10:00etan urduri xamar egon arren primeran hasi zen Neguko jaialdia. LH6koek bertso batzuk egin zituzten ongi etorria emateko. Gero dantza eta abesti askorekin gozatu genuen. Horien artean LH eta HHko ikasleen artean  abesti hauek “Gorputzaren soinuak”, “Elurra mara mara”, “Five little monkeys”, “Tatoh Duek”, Sagarra Jo”, “Gora Euskara” eta DBHko ikasleen artean  “Beroa” DUPLAKOA, “Gu geu garena”...

Esan beharra dago DBHko ikasleen artean ere oso dantzari onak ikusi ditugu, eta lotsa zutenen artean jarrera oso ona animatu egin dira! Publikoa ezin hobea… familien berotasuna nabaritu genuen eta ikasleei nabaritzen zitzaien nola begiratzen zuten gogo biziz eta ilusioz gora; aiton-amonei, gurasoei edota bestelako senideei.

Aurten ere nola ez irakasleen ikuskizuna azkenengo momenturako utzi zen. Irakasleok dena bat-batean hankaz gora jarri zuten eta ikasleekin batera azkenengo bi dantza dantzatu zituzten.

 

ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!

 

 

 

Azken albisteak

2024-12-04
Hainbat tailer, antzerki eta hitzaldi... zein gustura!
2024-11-17
Azaroaren 14an kanpaina eder bat heldu zitzaigun.