Skip to main content

Gau Beltza

Irudia
Gau Beltza

Atzo, ikastolan Gau Beltza ospatu genuen. Izan ere, batzuetan Halloween hitza entzun arren badakigu 1950.hamarkadara arte Euskal Herrian bizirik iraun zuela. Orain pixkanaka gure arbasoek egiten zuten bezala berreskuratzen ari garen jaia da. 

Ikastolan ere horri eutsi genion eta LH5 eta LH6ko irakasleek eta ikasleek parte hartu zuten egun hori prestatzen. Mozorroekin hasi baina abesten eta dantzatzen bukatu zuten. Geroxeago, LH1 eta LH2ko ikasleak  ikaratzeko  irrikan zeuden. 

Polita izan zen, datorren urtean errepikatzeko prest!

Hemen duzue argazki sorta batzuen artean sortutako bideoa!

 

 

 

Azken albisteak

BATEKIN eta AFARABA elkarteekin batera elkarlanean.
Aurten ere ostegun honetan Lardero eguna ospatu zen.