
Gaur, emakumeen nazioarteko egunean, Lautada Ikastolan ere zaintzen problematika erdigunera ekarri nahi izan dugu. Horretarako, maila ezberdinetako ikasleekin hainbat saio burutu ditugu. Haur Hezkuntzatik hasita, Lehen Hezkuntza maila guztietatik pasata eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasgeletara helduta, ekintza desberdinak burutu ditugu. Helburua, zaintza-lanen inguruan elkarrekin hausnartzea eta feminismorantz urratsak ematea.
Bukaeran, EH-ko Mugimendu Feministak egiten duen deialdiarekin bat egin eta Ikastolako langileok argazkiak atera ditugu kartelekin.
Guztion bizitzak erdigunera jartzeko asmoz, Lautada ikastolan feminismoaren alde!