
Pasa den larunbatean, otsailak 4, Agate Deunaren bezperan, Aguraingo kaleak musikaz eta makilen hotsez bete genituen Lautada Ikastolako hezkuntza komunitatea osatzen dugunok.
Urtero ospatu egin dugu Agate Deunaren bezpera baina aurtengoa berezia izan da. Orain arte DBHko ikasleak ateratzen ziren koplak abestera, baina aurten, larunbata zenez, hezkuntza komunitate osoa (familiak, ikasleak, irakasleak eta langileak) atera ginen kalera. Arratsaldeko 18:00tan Ikastolako patioan lehenengo kanta egin genuen eta hortik zaharren egoitzara. Une hunkigarria izan zen agureak denbora luze egon bait dira jai giroko bisitarik jaso gabe. Ateratzean dantza batzuk egin genituen eta kalejiran San Juan plazara joan ginen beranduago Santa Marian bukatzeko.
Hasieratik Oihane Perea bertsolaria, gurekin egon zen eta plaza guztietan bertsoak bota zituen.
Arratsalde ederra pasa genuen!
Mila esker hurbildu zineten guztioi eta bereziki, Oihaneri.