Skip to main content

Neguko jaialdia!

2022/12/22

Berriz ere, 2 urte geroago, Neguko jailadia ospatu dugu Lautada Ikastolan. Horrela, lehenengo hiruhilekoa agurtu dugu eta ongi etorria eman diegu Gabonetako oporrei. Gainera, aurten nobedadez, Harresi aretoan urte mordoa eman ondoren, aurten herriko kiroldegira joan garelako. Hor leku gehiago izan dugu eta guztiontzat erosoagoa izan da

Goizeko hamarretan, 6. mailakoek jaialdiari hasiera eman diote bertsoen bitartez. Lehen Hezkuntzako txikiek beraien kantak eta dantzak egin dituzte. Jarraian eta urtero legez, Haur Hezkuntzakoak bildu dira kanta batzuk abesteko.

Bukaeran DBHkoen txanda izan da. Hauek hainbat dantza aurkeztu dizkigute. Jarraian, saskien zozketa egin da eta bukatzeko irakasleek mozorrotuta “Xalala-rikiriki” abestia dantzatu dute. Eta… Ikasle guztiek hainbat kanta dantzatzera animatu dituzte! 

Zeinen animatua egon den aurtengo jaialdia!!!

GABON ZORIONTSUAK ETA URTE BERRI ON!

 

Azken albisteak

2024-04-26
Gaur apirilaren 26an, Haur eta Lehen hezkuntzakoak berriro kalera irten dira.
2024-04-12
Zein da aurten irakurri duzun libururik gustukoena?