
Atzo Azaroak 3, Aguraingo Harresi aretoan Lautada ikastolak familientzako V. Topaketa pedagogikoa antolatu zuen. Bertan, Alvaro Bañaran adituak "Zein naiz? Zein izango naiz?" Construyendo la identidad del niño/a gaiaren inguruko itzaldia eman zuen. Hasieran ikastolako Salome zuzendariak eta Irati irakasleak bere aurkezpena egin zuten. Jarraian, Alvarok, haseran aipatutako gaiaren inguruko argibide interesgarri eta aberasgarri eman zituen. Batez ere, gure ikasle eta seme-alabak hobeto ulertzeko eta beraien ibilbidean sortzen joango diren identitatearekin laguntzeko, oztoporik jarri gabe. Bukaeran galderak egiteko tartea egon zen. Azkenik, Malen irakasleak, Alvarori guztion partez eskerrak emateko bertsoa bota zuen.
Eskerrik asko Alvarori eta baita ere gerturatutako guztiei.