
Euskara Aurrera leloarekin manifestazioa deitu dute datorren larunbaterako, maiatzak 21, Donostian (Antiguako tuneletik, 17.30etan). Duela aste batzuk aurkeztu zen Gazte Euskaltzaleen Sareak deitu du.
Egia da pauso handiak ematen ari garela, baina Euskarak aurrera egin dezan, egoerari parez pare begiratu behar diogu: instituzioen eta gizarte zibilaren arteko akordio berria behar du. Herri bultzada berri bat behar du. Aurrera egin behar dugu.