Skip to main content

Lardero eguna!

2022/02/25

Atzoko egunean Lardero ospatu zen. Mozorroak eta dantzak prest zituzten, baita Lardero kanta ere. Eguzkia ikusi ez genuen arren, gorputza mugitu zuten hotza ez sentitzeko. Salto eta buelta aritu ziren. "Porrero-sorgin" dantza, "orpo punta", "bolant-dantza", "gure animaliak", "esna zaitez", "jon braun", "lantzeko zortzikoa" dantzatu zuten. Hemen duzue atzoko laburpentxo bideo bat. Gela bakoitzeko tutoreak bideo, kanta edota koreografia osoak zuekin partekatuko ditu.Indarberritzeko, bukaeran sorpresa txiki bat zeukaten.

LHko 3 talde (LH3, LH4 eta LH6) barnetegietan egon arren beraiek ere ospatzeko momentuak topatu zituzten. 

AUPA ZUEK! ESKERRIK ASKO!

Asteburu luze hau aprobetxatu eta inauterietan gozatu!

Azken albisteak

2025-02-07
Geure ohitureei eustea gustatzen zaigu Euskal Herrian eta kantatzea da horietako bat.
2024-12-23
Beste urte bat pasa da eta oporrak hartu baino lehen HARRESI aretoan elkartu gara NEGUKO JAIALDIA ospatzeko.