Skip to main content

Agate Deuna

2022/02/04

Gaur, otsailaren 4an Agate Deuna ospatu dugu. Aste osoan zehar ikasleek entseguak izan dituzte koplak ikasteko eta ondo abesteko, eta gaur eguna heldu da. HHkoek patioan abestu dute denak elkarrekin. LHkoek klasean abestu dute eta DBHkoak herriko kaleetan abestera eta dantzatzera atera dira. Oihane Perea eta Xabi Lasa bertsolarien laguntzaz, makila eskuan, OLES OLES eta ZORION doinuak abestu ditugu eta ZAZPI JAUZI eta TXULALAI dantzatu.

Aurten oraindik ez, baina ea hurrengo urtean adinekoen egoitzan kantatzeko eta dantzatzeko aukerarik dugun.

Agur negua, esnatu dugu amalurra!

Eskerrik asko bertsolariei eta Ali eta Iñakiri (ikastolako ama eta aitonari) gurekin parte hartzegatik. Hurrengo urtean gurasoen dantza taldea ere bai?

 

Azken albisteak

2025-02-07
Geure ohitureei eustea gustatzen zaigu Euskal Herrian eta kantatzea da horietako bat.
2024-12-23
Beste urte bat pasa da eta oporrak hartu baino lehen HARRESI aretoan elkartu gara NEGUKO JAIALDIA ospatzeko.