Skip to main content

Ikastolak herriari jaialdia

2021/11/09

Aurten, iaz bezala, ikastolon jaiak ezin izan dira egin ohiko formatuan, eta ikastolok ez dugu hutsik utzi nahi izan urteroko hitzorduari. Halere, iaz bezala, jai guztien artean itxiera orokor bat eman nahi izan diogu pandemiaren bigarren urte honi, eta horretarako antolatu dugu ekitaldi hau.

Honen bitartez, urtero gure jaietan parte hartzen duten artistei eskerrak eman nahi dizkiegu, baita urtero jai hauetara etortzen diren herritar guztiei ere. Eta, aldi berean, plaza bat eskaini nahi diogu euskal kulturari, bi urte gogor hauetan pandemiak sektorea bortitz kolpatu baitu. 

Anje Duhalde eta Paz de Ziganda ikastolako abesbatza, Julen Alonso, Amak taldea eta Eñaut Elorrieta  izango dira azaroaren 27an, Bilboko Euskalduna Jauregian.

Sarrerak HEMEN salgai.

Azken albisteak

2024-07-01
Pasa den ostiralean 23-24 ikasturteari agur esan genion bazkari batekin
2024-06-18
Zein ederra izan zen aurreko asteazkena Ataun herrian bizi izan zutena.