Skip to main content

Naturaren sekretuak LH1

Udaberrian murgildu ginenean LH 1. mailako ikasleok naturaren sekretuak ezagutzeko asmotan ingurua aztertzen aritu dira. Aratz-Aizkorri Naturgunera egindako txangoan, naturaz gozatzeaz batera, ingurumenarekiko miresmena piztu zitzaigun eta geroztik buru belarri aritu dira naturan aurki ditzakegun izakiak hobeto ezagutzen eta sailkatzen. Ikasitako guztiarekin erakusketa gune ezberdinak prestatu dituzte ikasgelan eta ikasturte honetan, pandemia dela eta, gonbidatzeko aukera ez dutenez… bidaiaren bideo laburra prestatu dute! Ikusi, ikusi, ea gustatzen zaizuen!

Azken albisteak

Ikasleek gure inguruko produktuak eta natura ezagutu dute eta marmelada egin dute.
Beste urte batez, suertatu da azaroaren 25 eguna iritsi izana. Denok egutegian (eta bizitzan ere ausartuko ginateke esaten) markaturik edukitzen dugun eguna.