Skip to main content

Denboraren makinan bidaitzen!

LH 1. Mailako ikasleak Fermin eta Maddalenekin denboraren makinan murgildu eta azken hilabetean antzinako Grezia eta Erroman barna ibili dira. Bi herrialdeetako bizimoduak, kirolak, jolasak, kondairak, eraikuntzak eta beste hainbat bitxikeria aztertu eta ezagutzeko aukera izan dute. Gainera, abentura honen ikaskuntzen bilkura gisa, ikasleek Lautadako Olinpiadak antolatu dituzte, baita Erromako Koliseoaren maketa erraldoia sortu ere! Hona hemen ikasgelan bizitakoa ezagutzeko bideo laburpen xumea: 

 

Gustoko izatea espero dugu. 

 

Azken albisteak

Ikasleek gure inguruko produktuak eta natura ezagutu dute eta marmelada egin dute.
Beste urte batez, suertatu da azaroaren 25 eguna iritsi izana. Denok egutegian (eta bizitzan ere ausartuko ginateke esaten) markaturik edukitzen dugun eguna.