Irudia
Lautada Ikastolak bere Ohiko Batzar Nagusia egin zen aurreko ostegunean, ikasturtearen balantzeak eta, bereziki, ikastolako zuzendaritzaren erreleboak markatutakoa.
Saioan zehar, Salomek, orain arte ikastola gidatu duenak, Ainhoari lekukoa eman zion eta honek irailetik aurrera kargua hartuko du. Bi profesionalak batzen dituen konplizitate handia eta elkarrekiko errespetua adierazi zuten. Harreman estu hori funtsezkoa da trantsizio eredugarri, eta naturala bermatzeko, eta, horrela, ikastolako hezkuntza-proiektuaren jarraipena ziurtatzeko.
Eskerrak eman nahi dizkiogu Salomeri urte hauetan egindako lanagatik, izugarria da erakutsi duen konrpomezua eta inplikazioa. Aldi berean, ongietorri beroa egiten diogu Ainhoari erronka berri honetan, etorkizunari begira arrakastarik handiena opa diogularik.
Eskerrik asko, Salome, eta ongi etorri Ainhoa!
Lautada Ikastola