Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleak Zeraingo barnetegira joan gara egun bateko egonaldia egitera. Esperientzia oso berezia izan da guztiontzat, izan ere, lagunekin batera gau bat pasatzeko aukera izan dugu natura ingurune zoragarri batean. Barnetegian zehar hainbat jarduera egin ditugu eta primeran pasatu dugu. Lehenengo egunean mendi irteera egin genuen, inguruko paisaiak ezagutuz eta naturaz gozatuz. Bidean zehar animalia eta landare desberdinak ikusi genituen, eta Zeraingo ingurunea ezagutzeko aukera paregabea izan zen.
Horrez gain, Aizpeako meategia bisitatu genuen eta garai batean meatzariek egiten zuten lana nolakoa zen ikasi genuen. Tailer desberdinak egiteko aukera ere izan genuen. Kandela ederrak egin genituen eta bakoitzak berea etxera eramateko aukera izan zuen. Gainera, taloak prestatzen ikasi genuen. Orea egin, taloak suaren gainean erre eta gero gustura jan genituen.
Egonaldi hau oso aberasgarria izan da ikasleentzat. Elkarrekin jolastu, ikasi eta momentu politak partekatzeko aukera izan dugu. Oroitzapen eder asko ekarri ditugu etxera eta ziur gaude denbora luzez gogoratuko dugula gure lehenengo barnetegia.
Lautada Ikastola