Aurten ere ostegun honetan Lardero eguna ospatu zen. Askok mozorroak prest zituztela duela aspaldi, ikastolan eta etxean sortutako mozorroak izan dira; guztiak eskuz eginak. Askok bazuten erabiltzen gogoa. Haur Hezkuntzako mozorroak ipuin batzuetan oinarrituta eta Lehen Hezkuntzan herri inauterietan oinarrituta.
Lehenengo ikastolako patioan dantzatu eta abestu zuten horrelako abesti batzuk “Ilargi berriak”, “Orpo-Punta”, Bolant-Dantza”, “Porrero-sorgin dantza”... Ondoren, lehen hezkuntzako ikasleak herria girotzera ere abiatu ziren, San Juan enparantzara. Gainera, txokolate beroa gogotsu hartu zuten. Eskertu behar dugu Unai Saez de Asteasu hartutako lanagatik, argakiak atera zituen eta a ze nolako argazkiak. Zoragarriak dira, zein ederrak!
ESKERRIK ASKO lanean ibili zineten familia guztiei!
Lautada Ikastola