Irudia

Aurten ere ostegun honetan Lardero eguna ospatu zen. Askok mozorroak prest zituztela duela aspaldi, ikastolan eta etxean sortutako mozorroak izan dira; guztiak eskuz eginak. Haur Hezkuntzako mozorroak ipuin batzuetan oinarrituta eta Lehen Hezkuntzan herri inauterietan oinarrituta.
Lehenengo ikastolako patioan dantzatu eta abestu zuten “Orpo-Punta”, Bolant-Dantza”, “Porrero-sorgin dantza”... Ondoren, lehen hezkuntzako ikasleak herria girotzera ere abiatu ziren, San Juan enparantzara. Gainera, txokolate beroa gogotsu hartu zuten.
ESKERRIK ASKO lanean ibili zineten familia guztiei!
Bereziki Unai, Nuria eta Zara argazkilariei! Argazki ederrak atera zenituzten!