Azaroaren 14an Ikusten duzuna baino askoz gehiago kanpainaren IV. edizioak LAUTADA IKASTOLARA heldu zen.
Dibertsitate funtzionala duten hiru pertsona eta bi laguntzaile etorri ziren LH5. mailako ikasleekin birziklapen gaia lantzera, Arabako Foru Aldundiko Ingurumen Sailak bultzatuta, Egibide Hezkuntza Zentroarekin eta Har Eman elkartearekin lankidetzan.
MILA MILA ESKER " HAR EMAN ELKARTEKO" kide guztiei!! Goiz bikaina pasa genuen zuekin batera.
Proiektu honek bi helburu ditu:
1- Arabako herritarrak sentsibilizatzea etxeko hondakinak sortzea prebenitu eta saihesteko beharraz, hondakin horiek behar bezala kudeatzeaz gain.
2- Desgaitasun intelektuala duten pertsonek gure gizartean duten aparteko balioa ikusaraztea, haiek proiektuan benetan sartuta.
Gainera, ekimen honen barne, Arabako 9 ikastetxek (hauen artean LAUTADA IKASTOLAKO LH5. mailako ikasleak), gure ikastetxean hondakinen kudeaketa hobetzeko eta eboluzionatzeko proiektuak garatuko dituzte.
Bederatzi hauetatik hiru proiektu onenak garatzen dituzten ikastetxeek sari zoragarri bat jasoko dute. ZUHATZA UHARTEAN ASTEBURU BATEKO EGONALDIA!!!
Ánimo eta ekin lanari!!!