7 egun eta gero kostatzen da baina gaur berriz ere ikastolan elkar ikusiko dugu. Baina egun hauetan zehar salto, dantza eta barreak erraz entzun, ikusi eta sentitu dira. Lautada ikastolako guraso elkarteari esker hainbat ekintza batzuk aurrera eraman ziren. Horien artean lehenengo larunbatean Batukada Beriba Samba Eskola alde zaharreko kaleetan zehar ibili zen. Horrez gain, astelehenean “Organik” antzezlana ikusteko aukera paregabea. Jaietako bigarren larunbatean txikitxoenak DJ kaktusarekin korrografia eta gorputz horiek dantzan jarri zituzten.
Gainera, herriak berak ere Afari Ibiltarian, txosnagunean… jende asko lanean ibili zen. Zein ederra den jai herrikoiak denon artean izatea.
Animo astelehenarekin!
Ikasle, irakasle eta guraso nekatuta ikusi arren asteari ongi etorria eman beharko diogu!