Irudia
Ikasten, partekatzen eta elkarrekin hazten jarraitzeko momentua heldu da. Urduri xamar seguru egongo garela bai ikasleak, bai irakasleak... baita familiak ere. Baina pixkanaka arinduko da urduritasun hori.
Ilusioz eta energia guztiz berrituta bueltan gara. Ikastola berrriz kolorez eta bizipozez betetzeko dena prest du irakaslego taldeak!
Hala ere, esan beharra dago familia batzuk elkarlanean udan ere aritu direla ikastola barrutik eta kanpotik ziantzen. Adibidez urtero lez liburu maileguko zerbitzua aurrera eramatea posible da amatxo batzuei esker. Auzolanetan parte hartu izan duten horiei eta posible egiteagatik eskerrik asko eta ongi etorri!
Lautada Ikastola