Haur Hezkuntzan Hazi(A) 2-6 proiektua garatzeko espazioen eraldaketa egin da. Obra egin da eta batez ere haur hezkuntzako geletan aldaketa handia izan da. Izan ere, espazioak eta hezkuntzak harreman estua dute.
Proiektuak «Haurraren garapen autonomoa gauzatu eta umeak zoriontsu izatea» du helburu. Emaitza zoragarria izan da; esan daiteke espazio berriak gure proiektua eta haien beharretara egokitu dela.
Ikastolako ingurua zaindu da eta sarrerak egokitu egin dira. Sarrera berezi bat egongo da Haur Hezkuntzarako eta betiko sarrera nagusia zena lekuz aldatu da. Orain eremuak seguruagoak dira. Gainera, espazioak gehiago aprobetxatzeko idazkaritza eta zuzendaritza elkarrekin topatuko dituzue; harrera atseginagoa izango da.
Azken asteetan buru belarri ari gara espazio hauek hornitzen ikasleak astelehenean etortzen direnean, dena prest izateko.