Irudia
Ostiralean eguna ez zen oso ateri atera baina ikasleak berdin berdin alaitu eta irribarre batzuk erraz egin zituzten. Egitaraua azkenean luzea izan arren klase bakoitzeko artista guztiek azkenengo hiruhilekoan zerbait landutakoa aurkeztu zuten; horien artean olerkiak, asmakizunak, bertsoak, dantzak…
Geroxeago DBHko ikasleek HH eta LHko ikasleei jolas eta tailer ezberdinak prestatu zituzten. Ederra izan zen, ikastola txikia izan arren konturatzen gara ikasle guztiak ez dutela elkar ezagutzen. Beraz, aukera polita da ez bakarrik euskaraz egiteko baizik eta bestelako ikastolako kideak ezagutzeko ere.