Skip to main content

Olinpiada matematikoa

Irudia
olinpiadak

Ostiralean Araian ospatu zen eskolarteko bertso topaketako final aurrekoan parte hartu ondoren, larunbatean LH6. mailako Maialen Uncella, Mikel Exposito eta Oier Hernani Arabako 12. OLINPIADA MATEMATIKOan parte hartu zuten. Olinpiada hau, Arabako  EMIE 20+11k, Euskadiko Matematika Irakasleen Elkarteak, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren babespean antolatu du eta LHko 6. mailako ikasleei zuzendua egon da.

Egitaraua hau izan zen:

            9:30 – Banakako froga

                     Taldeko froga

         12:00 – Raul Ibañezen hitzaldia.

13:00 – Sari-banaketa: Arabako Hezkuntza Lurralde Ordezkaria den Aintzane Arreseren eskutik.

 

Olinpiadan, Arabako 45 ikastetxetako ikasleak parte hartu zuten, denera ia 150 ikasle. Gure ikasleak, beste ikastetxeetako ikasleak ezagutu, matematiken munduan murgildu eta batez ere, ondo pasatzeko aukera izan zuten. 

 

Aupa zuek!! Txapeldun batzuk zarete!!

 

Azken albisteak

BATEKIN eta AFARABA elkarteekin batera elkarlanean.
Aurten ere ostegun honetan Lardero eguna ospatu zen.