Irudia
Gaur apirilaren 26an, Haur eta Lehen hezkuntzako ikasle eta irakasleak berriro elkartu dira gure patroiaren danborrada ospatzeko. Berez, igandean izango da egun handia baina askok oporretan egongo dira seguru! Beraz, gaur goizean Aguraingo kaleetan zehar ospatu da gure danbor eta txirulekin kaleak alaituz. Egin duten iblbidea, hain zuzen ere, 12:00 etan ikastolatik abiatuz San Juan enparantzara joan eta hortik Santa Mariaraino. Geroxeago Haur Hezkuntzako ikasleekin 12:45ean elkartu dira eta bertan berriz ere azkenengo aldiz denborrari eman diote. Eguraldia lagun izan dugu, azken momenturarte euri apur bat egin duela, baina denok batera beste urtebetez gozatu dugu elkarrekin eta pozik.
Orain gozatu aste hau behar den bezala!
OSO ONDO PASA!