Martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna, emakumeon eskubideen aldarrikapenerako eguna da. Egun honek euren eskubideak lortu eta defendatzeko borrokan jarraitu behar dugula gogorarazten digu.
Ikastolan gaur goizen goiz DBH4ra Natalia eta Nekane, ikasle ohiak hitzaldi bat ematera etorri dira. Beraiek ere ARPIAK taldearen barruan eta mugimendu feministak herrian ere hainbat ekintza prestatu dituzte. Zuekin bidea errazagoa izango da eta zuekin batera borrokan jarraituko dugu! Eskerrik asko!
DBH3koek Power Point eta Kahoot bat prestatu dituzte DBH1ekoekin egiteko.
Ikastolako txikitxoenak ere lanean ibili dira. LHn hasnarketak, irakurketaren bat egin izan dute aste honetan zehar.
Hala ere, gogoratu; egunero da MARTXOAK 8 eta denen arteko konplizidadea egunero osatu behar dela.
GORA BORROKA FEMINISTA!