LH 6. mailako ikasleek Euskal herriko (Aguraineko) bizi baldintzak egun hauetan aztertu dituzte. Aurrerago Senegaleko bizi baldintzekin alderatzeko. Honetarako hurrengo ikergaia aztertu dute:
“Gure ingurune hurbilean bizi-baldintza egokiak ditugu?”
Bizi baldintzen barnean, hiru faktore aztertu dituzte:
- Hezkuntza (Lautada ikastola)
- Osasuna (Aguraineko osasun zentroa)
- Bestelako zerbitzuak (Aguraineko udaletxea)
Bizi baldintzetako faktore bakoitza taldean aztertu da, faktore bakoitzeko aditu-talde bat sortuz. Oinarrizko taldea hiru kidek osatu dute, eta kide bakoitza aditua izango da faktore batean (hezkuntza, osasuna, bestelako zerbitzuak).
Euskal Herriko bizi-baldintzak aztertzeko, ingurune hurbileko pertsonei (Aguraineko pertsonei) zuzenean galdetuz eskuratu dute informazioa. Galderak aurretik ikastolan dituzte.
Aztertutako faktore eta adituak hauek izan dira:
- Hezkuntzan adituak (Lautada ikastolako Salome zuzendariari)
- Osasunean adituak (Aguraineko osasun zentroko Erkuden medikuari)
- Bestelako zerbitzuetan adituak (Aguraineko udaletxean jaso gaituen Raúl alkateari).
Prozedura hau erabili dute ikasleek ikerketa egiteko:
-Aditu taldeetan galdera prestatu.
-Elkarrizketatu nahi den pertsonari hitzordua eskatu.
-Informazioa eskuratu.
-Ondorioak atera.
Behin, Euskal Herriko eta Senegaleko bizi baldintzak aztertu eta alderatu ondoren, AZOKA SOLIDARIOA antolatuko dute LH6. mailako ikasleen, AZOKA SOLIDARIOAN ateratako dirua ONG bateri emango diote, modu honetan Senegaleko biztanlei laguntzatxoa emango diete.