Irudia
Gaur 6.mailako ikasleek Ingurunea, gizartea eta naturaren zientziak ikasgaiaren barnean esperimentu bat egin dute, kontinenteen jitoaren teroria, Alfred Wegener meteorologo Alemaniarrak 1912an garatutakoa, zergatik eta nola gertatzen den aztertzeko.
Wegener-rek masa kontinentalak elkarrekiko mugitu egiten direla esaten zuen, baina ez zuen masa kontinentalen mugimendua nola gertatzen zen azaldu. Beraz, esperimentu honen bitartez, LH6. mailako zientzialari gazteak hartu dute Wegenerrek eman ez zuen azalpena ikertzeko ardura.
Lortuko ote dute LH6. mailako zientzialari gazteak masa kontinentalen mugimendua nola eta zergatik gertatzen zen azaltzea?
ESPERIMENTUA EGITEKO BEHARREZKO MATERIALA:
- Prezipitazio ontzia
- Ura
- Laborategiko plaka berogailua
- Kortxo batzuk
- Laborategiko termometroa
- Erregistro-orria