
Heldu dira ikasturte agurtzeko azkenengo egunak. Egun hauetan zehar txango txiki batzuk burutu ditugu. Txango horietan LHko ikasleak Munainera, Mezkiara eta Zuhatzura joango gara, Lautada maite dugulako eta bai Agurain bai ondoko herriak zaindu nahi ditugulako. Kasu batzuetan azken ekintza hauek ikasleen eta beste batzuetan irakasleen proposamenetatik jaio ziren. DBH1 eta DBH2ko ikasleak astelehenean Oriamendi mendira abiatu ziren eta DBH3 eta DBH4koak Gasteizera joan ziren martxoak 3 memoria gunea ezagutzera. Asteartean bizikletaz DBHko ikasle guztiak Egileorrera joan ziren eta atzo hondarribira. Ikasleek eta irakasleek kurtso osoan zehar egindako lan guztia oraingo honetan saritzeko egin da. Azen finean denok behar zituzten momentutxoak elkarrekin gozatu dituzte.
OSO ONDO PASA UDAN!