
Aurtengo "Lardero eguna" desberdina izango den arren, jai berezi hau ospatuko da. Berezia, alde batetik COVID-19 dela eta ikastolako familiak ezin direlako gonbidatu. Bestetik, LHko 3 talde barnetegian daudelako; Lemoizen, Espejon eta Gorozikan. Beraiek ere han mozorrotu eta eguna ospatuko dute.
Hala ere, nahiz eta guztiok ikastolan ez egon, dantzak eta kantak prestatu dituzte. Beraz, gogotsu daude musika kalean entzun nahi dutelako jada. Ostegun arratsaldean, HH eta LHko 1.2 eta 5.mailakoek ikastolan ospatuko dute. LHkoek eguraldiak laguntzen badu, patioan dantzak eta kantak egin ostean, Euskal Herriko plazan eta Santa Marian kantatu eta dantzatuko dute. Bukatzean, guztiok ikastolan sorpresa izango dute.
LARDERO EGITARAUA 21-22.pdf